Irailaren 3an eta 10ean jokatuko den Kontxako Banderak Aginagako bi ordezkari izango ditu aurtengoan; Ondarroako ontzian Iñaki Errasti, Josu Ostolaza Oriokoan. Ostegun arratsalde honetan lortu dute arraun munduko erreferentziazko proba honetan sailkatzea, Donostiako uretan egin diren gizonezkoen arteko estropadetan. 24 ziren lehiakideak, zazpik bakarrik eskura zezaketen aipatu bandera hau etxeratzeko lehian murgiltzeko txartela.
Aipatu moduan, Orio, Ondarroa, Zierbena, Hondarribia, Urdaibai, Cabo eta Getaria sailkatu dira azkenean. Donostiarra taldearekin batera lehiatuko dira datozen bi igandeotan. Haien aurretik, emakumezkoen zortzi talde lehiatuko dira. Segidan dituzue atzoko proban sailkatu zirenak:
Emakumezkoen Kontxako Bandera
Lehiatuko diren taldeak: Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika, Kaiku eta Donostiarra.
Gizonezkoen Kontxako Bandera
Lehiatuko diren taldeak: Orio, Ondarroa, Zierbena, Hondarribia, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Donostiarra.
Kontxako Bandera
Jardunaldi egunak: irailak 3, 10.
Ordutegia: 11:00etan emakumezkoen arteko estropadak, 12:00etan gizonezkoen artekoak.