Bi aginagar Kontxako Bandera etxeratzeko lehian

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 4a, 08:13

Bi aginagarrek Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatu dute igande honetan. Bigarren eta azken jardunaldi erabakigarriaren atarian dira jada.

Kontxako Bandera etxeratzeko lehen jardunaldia jokatu dute igande honetan Donostian. Bi aginagar zeuden gizonezkoen estropadetako lehiakideen artean; bat Ondarroako ontzian, Iñaki Errasti. Bestea Oriokoan, Josu Ostolaza. Ondarroa zortzigarren postuan sailkatu da, Orio laugarrenean. Urdaibaik amaitu du proba azkarren gizonezkoen estropadetan, emakumezkoen artekoetan Tolosaldeak.

Estropada entzutetsu hauen bigarren eta azken jardunaldi erabakigarria, datorren igandean, irailaren 10ean izango da. Goizeko 11:00etan emakumezkoen estropadak jokatuko dira, ordubete beranduago gizonezkoenak.

Atzo bezala, datorren igandean ere, Euskotrenek ohiko igande goizetako zerbitzua indartuko du. Usurbilen lehen zerbitzua 8:24an izango da, hortik aurrera orduero izango da tren zerbitzua, baina ezohiko zerbitzuok ere iragarri ditu Euskotrenek orduotan: 9:35, 9:53, 10:53, 11:39. Informazio gehiago, euskotren.eus atarian edo 944 333 333 telefono zenbakian.


Kontxako 16. Bandera
1-Tolosaldea: 10:37.64
2-Arraun Lagunak: 10:37.82
3-Donostiarra: 10:39.80
4-Orio: 10:42.30
5-Hibaika: 10:57.22
6-Hondarribia: 10:59.32
7-Zumaia: 11:04.86
8-Kaiku: 11:15.56

Kontxako 128. Bandera
1-Urdaibai: 19:20.92
2-Hondarribia: 19:22.17
3-Donostiarra: 19:25.11
4-Orio: 19:25.89
5-Zierbena: 19:28.67
6-Cabo: 19:48.60
7-Getaria: 19:49.12
8-Ondarroa: 20:01.04