Aginagako jaiak

Badatoz San Praixkuak, azken jaietako egitaraua kaleratu dute

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 9a, 11:43

Irailaren 29tik urriaren 7ra arte festa giroan murgilduko da Aginaga. Tarte horretan, kirol jarduerak, musika, jan-edana, haur jolasak eta osagai erakargarri gehiago izango dituzten jaiez gozatzeko aukera izango da.

Inguruotako festen azken geltokia izango dugu Aginaga ohi bezala. Bertako Jai Batzordeak ezagutzera eman berri du festen egitaraua. "Esnatu da herria irailean zehar eta sagarrondoak sagarrez bezala bete da Aginaga. Heldu da uzta garaia, San Praixkuak!", iragarri du Jai Batzordeak.

Santueneko festak igarota, iraileko azken asteburutik aurrera "antolatu ditugun jaiek denontzako izan asmo dute, behar duen bezala, eskaintza kulturala eta parte hartzeko aukera sortuz, elkarrekin eta elkartasunez komunitatea eraikitzeko".

Antolatu dituzten hitzorduetan parte hartzeko gonbita egin dute antolatzaileek sare sozialen bidez. "Gure bizitza presatietatik une batez atera San Praixkutan eta gozatu piperraren minaz, sagardoaren txinpartaz, trikitixaz, dantzaz, zalapartaz, familia eta lagunez zein elkarrizketa amaigabeez. Jai parekide, osasuntsu eta parte-hartzaileen alde, gora Agiña eta agiñatarrak! Gora San Praixkuak!".

Aginagako jaiak
Irailak 29, ostirala
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Txosna irekiera eta buruhandi bixkor-bixkorrak!
19:00 Buruhandiak.
19:00 "Son de hoy" musika talde kubatarraren emanaldia Eskola Txikiaren aurrean.
21:00 Pilota jaialdia Ariztitxo pilotalekuan. Sarrera: 15 euro (Arraten, egunean lehiatilan edo entradasfronton.com atarian eskuragarri. Herri afariko sarrerarekin batera erosiz gero 40 eurotan).
1. partida: gaztetxoak.
Aiert Aburuza-Ander Pagola
Aimar Alejo-Enaitz Errasti.
2. partida: Goiuri Zabaleta-Itxaso Erasun - Miriam Arrillaga-Nora Mendizabal
3. partida: Alberdi II-Aitor Aranguren - Artola-Iztueta

Irailak 30, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin saioa Eskola Txikiaren aurrean.
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten: 30 euro helduak eta 15 euro haurrak.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.

Urriak 1, igandea
16:00 XL. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean. Izen-ematea 15:30-16:00 artean.
17:00 “Pirata Garrapataren abenturak” antzerkia, txontxongiloak, malabareak eta magia ikuskizuna Patata Tropikala konpainiaren eskutik. Eskola Txikiaren aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa trikitixaz lagunduta.

Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin lagunduta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XXXIX. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
18:30 Ur zezenaren entzierroa Aginaga Sagardotegitik plazara eta buruhandi gaizto-gaiztoak. Bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Prezioa: 30€. Izena emateko idatzi irailaren 29aren aurretik: 616 93 35 56.
23:00 Txosna irikiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Viafara eta Ameba.
Ondoren, Dj Urdaira.
Egunak argitzean, etxera.

Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
11:00 “GOZATU ERRIOAZ”: piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!
18:00 Txosna irekiera.
19:30 Distopia Elektrotxaranga! 
00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: Herenegun eta Bidebatez.
03:30 DJ ZKN Brothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzaileak: Jai Batzordea.