Ezustekoa Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi honetan. Gogoan izan, bi aginagar lehiatzekoak ziren aurreko igandean bezala estropada entzutetsu hauetan; batetik, Ondarroako ontzian Iñaki Errasti. Bestetik, Oriokoan Josu Ostolaza. Ustekaberik izan da hitzordu hau hasi baino lehen. Izan ere, bigarren eta azken jardunaldi honetarako arraunlarien zerrenda epez kanpo aurkezteagatik, Ondarroako ontziak eginiko probaren denbora baliogabetzea erabaki du antolakuntzak.
Honenbestez, Ondarroak parte hartu ahal izan du Kontxako Banderaren jardunaldi erabakigarri honetan, baina eginiko ahaleginaren denbora ez dute aintzakotzat hartu. Honenbestez, aurreko jardunaldian eskuraturiko postuan geratuko dira, zortzigarrenean. Orio eta Josu Ostolaza bosgarren postuan sailkatu dira.
Aurtengo Kontxako Bandera etxeratuko dutenak honako hauek dituzue; emakumezkoen artean, Donostian bertan geratuko da; Arraun Lagunak nagusitu da eta. Gizonezkoen lehian, Urdaibaik irabazi du aurtengo bandera.
Sailkapen nagusia
Emakumezkoen Kontxako 16. Bandera
1-Arraun Lagunak: 21:01.14
2-Donostiarra: 21:10.50
3-Orio: 21:19.22
4-Tolosaldea: 21:22.14
5-Hondarribia: 21:54.80
6-Hibaika: 21:55.80
7-Zumaia: 22:07.10
8-Kaiku: 22:15.16
Gizonezkoen Kontxako 128. Bandera
1-Urdaibai: 38:30.66
2-Zierbena: 38.42.29
3-Hondarribia: 39.00.61
4-Donostiarra: 39:05.53
5-Orio: 39:08.29
6-Cabo: 39:33.66
7-Getaria: 39:46.02