Zenbait ibilgailuren arteko istripua A8 autopistan

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 29a, 08:00

Aginaga parean jazo da ezbeharra ostiral goiz honetan bertan, A8 autopistan.

A8 autopistako 32. kilometroan, Aginaga parean, Donostiara bidean istripua jazo berri da ostiral goiz honetan. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak ohartarazi duenez,  hainbat ibilgailuren artean izan da ezbeharra. Errepidea itxi behar izan dute, ondorioz. Duela minutu gutxi errei bat zabaldu dute dagoeneko. Hasieran 3 kilometrokoak baina gerora, 6 kilometroraino auto-ilara eragin du gertaera honek.

Gogoan izan, 011 izaten da gai hauei buruz ohartarazteko herritarrok eskura dugun doako telefono zenbakia.

Ez dute jakinarazi, ezbeharra zerk eragin duen, euria behintzat ez da izan. Uda giroko eguna eta asteburua izango dugula berri eman du Euskalmet-ek. Giro eguzkitsua, gaur 22 graduraino tenperatura izango dugu, bero handiagoa izango dugu asteburuan; 27 gradura arteko tenperatura izan dezakegu larunbatean, 30 gradu igandean.