Doinu eta erritmo kubatarrekin ekin diete aurtengoan Aginagako festei. Eskola ataria dantzagune ederrean bilakatu dute. Haiekin, orain bai, ofizialki San Praixku festa betean dira bertan. Datozen bi asteburuotan eta tarteko urriaren 4ko ospakizun egun nagusian, jai izango dute bertan.
Hamaika hitzordu iragarri ditu Jai Batzordeak:
Aginagako jaiak
Irailak 29, ostirala
21:00 Pilota jaialdia Ariztitxo pilotalekuan. Sarrera: 15 euro (Arraten, egunean lehiatilan edo entradasfronton.com atarian eskuragarri. Herri afariko sarrerarekin batera erosiz gero 40 eurotan).
1. partida: gaztetxoak.
Aiert Aburuza-Ander Pagola
Aimar Alejo-Enaitz Errasti.
2. partida: Goiuri Zabaleta-Itxaso Erasun - Miriam Arrillaga-Nora Mendizabal
3. partida: Alberdi II-Aitor Aranguren - Artola-Iztueta
Irailak 30, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin saioa Eskola Txikiaren aurrean.
Ondoren, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten: 30 euro helduak eta 15 euro haurrak.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.
Urriak 1, igandea
16:00 XL. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean. Izen-ematea 15:30-16:00 artean.
17:00 “Pirata Garrapataren abenturak” antzerkia, txontxongiloak, malabareak eta magia ikuskizuna Patata Tropikala konpainiaren eskutik. Eskola Txikiaren aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa trikitixaz lagunduta.
Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin lagunduta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XXXIX. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.
Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
18:30 Ur zezenaren entzierroa Aginaga Sagardotegitik plazara eta buruhandi gaizto-gaiztoak. Bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Prezioa: 30€. Izena emateko idatzi irailaren 29aren aurretik: 616 93 35 56.
23:00 Txosna irikiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Viafara eta Ameba.
Ondoren, Dj Urdaira.
Egunak argitzean, etxera.
Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
11:00 “GOZATU ERRIOAZ”: piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!
18:00 Txosna irekiera.
19:30 Distopia Elektrotxaranga!
00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: Herenegun eta Bidebatez.
03:30 DJ ZKN Brothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzaileak: Jai Batzordea.