Aginagako jaiak

Gau parterako girotzen

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 30a, 20:16

Oilasko biltzaileen festaren eta gaueko herri afari zein lehen parrandaren arteko zubi-lana egiten ari dira larunbat arratsalde parte honetan Rakel Pujana eta Jon Ostolaza. Erromeria giro ederra piztu dute Aginagako jaietan.

Goizean goiz, larunbat hau argitu aurretik hasi dituzte irailaren 30 honetarako Aginagako jaietan prestatuak zituzten ospakizunak. Egun luzea bizitzen ari dira San Praixkuetan, inolako zalantzarik gabe. Baina festa giroaz ari garenez, nahi adina luzatzeko gogotsu dira. Goizeko oilasko biltzaileen bira amaituta, afalaurreko tarteko irudiak dituzue segidan.

Eskola aurreko plazatxoan erromeria giroa nagusitu da Rakel Pujana eta Jon Ostolazarekin. Haien eskutik murgilduko dira aginagarrena izango den gau berezian. Aginagarrena diogu, haien topagunea izaten baita urtero San Praixkuetako larunbat honetan sukaldatzen duten herri afaria.

Eta afalostean, jaiotako gautxorientzako lehen parranda gaua Laiotz taldekoekin frontoian. Gogoan izan, Laiotzen talde kideetako bat dela usurbildar bat; Manex Torrealdai. Segidan, Eliza Zaharreko oholtzako lehen hitzordua; Dj Jotatxo, goizaldera arte. 

Ez da, noski, San Praixkuotako azkenengo parranda gaua izango. Musikaz blai datoz aurtengo Aginagako jaiak ere.

Irailak 30, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
23:30 Erromeria frontoian: Laiotz taldea.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Viafara eta Ameba.
Ondoren, Dj Urdaira.

Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
19:30 Distopia Elektrotxaranga! 
00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: Herenegun eta Bidebatez.
03:30 DJ ZKN Brothers Eliza Zaharrean.