Aginagako jaiak

Herri afaria, aginagarren topagunea

Noaua Aldizkaria 2023ko ira. 30a, 22:06

Egun luze honetan xahututako energia berreskuratzeko afari goxo askoa dastatzen ari dira larunbat gau honetan Aginagako frontoian.

Herritik herriarentzat sukaldaturiko afaria dastatzen ari dira larunbat gau honetan, ondoko irudietako herrikideak. Aginagako festetako protagonista oraintxe, herri-afaria goxo askoa duzue. Belaunaldi ezberdinetako herrikideak batu dituen otordu hau aginagarren topagunea izan ohi da San Praixkuetan.

Ez da ordea, festa hauetan jan-edana dastatuko duten azken hitzordua izango. Urriaren 7ra arte, egunero izango da zer probatua Aginagako jaietan.


Aginagako jaiak
Urriak 1, igandea

19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa trikitixaz lagunduta.

Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna
11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin lagunduta.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Prezioa: 30€. Izena emateko idatzi irailaren 29aren aurretik: 616 93 35 56.

Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
11:00 “GOZATU ERRIOAZ”: piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!