Guraso bilera gaur Gaztelekuan

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 2a, 08:26

Udal zerbitzua aurkezteko guraso bilera iragarri dute Gaztelekuan, urriko lehen astelehen honetan.

2023-24 ikasturte hasi berritan, gurasoekin bildu asmo dute Gaztelekuko arduradunek. Urteroko bilera, oraingo honetan, astelehen honetan, urriaren 2an izango da, arratsaldeko 18:00etan, San Inazio kaleko hirugarrenean. Egitasmoaren eta bertako instalakuntzen aurkezpen saioa izango da honako hau.

Gogoan izan, 12 urtetik gorako gazteei zuzenduriko zerbitzua da Gaztelekua. Udako oporraldiaren ostean, irailaren 11n zabaldu zuten berriz egoitza. Astean hirutan, ohiko ordutegian irekiko dute datozen hilabeteotan:
-Astelehenetan: 16:30-19:30.
-Ostegunetan: 16:30-19:30.
-Larunbatetan: 16:00-19:00.

Informazio gehiago Gaztelekua zabaltzen duten ordutegian (San Inazio kalea, 3), gaztelekuausurbil@gmail.com helbidean, edo 688 713 838 telefono zenbakian.

Zerbitzuak ohiko ordutegian

Sutegi udal liburutegia
Irailaren 11z geroztik ohiko ordutegian irekitzen ari dira Sutegi udal liburutegia, goiz eta arratsaldez; goizez 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean irekiko dute. Urritik aurrera larunbatetan ere irekiko dute. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Euskotren
Irailaren 11z geroztik "neguko" ordutegia du indarrean Euskotrenek. Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Garbigunea
Aurreko bi hilabeteetan udako ordutegian ireki ostean, ohiko ordutegira itzuli zen Garbigunea irailaren 15ean. Honenbestez, egun hartatik ordutegi honetan zabalduko dute datorren uztailaren 15era arte: 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita egongo da.

Oiardo Kiroldegia
Hilabete hasieratik ohiko ordutegia du indarrean Oiardo Kiroldegiak:
-Lanegunak: 7:00-12:30/14:30-22:00 (Igerilekuaren itxiera ordua: 12:15/21:30).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 21:15).
-Igandeak eta jai egunak: 9:00-13:30 (Igerilekuaren itxiera ordua: 13:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

Bus-taxia
Uztailean goiz eta eguerdi partean eskaini zuen zerbitzua, abuztuan etenda egon da. "Bidez Bide" zerbitzua ohiko ordutegian dabil berriz herrian barrena. Ordutegi osoa hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide



Kzgunea

Gaurtik, urriaren 2tik aurrera, goizez, 09:00-13:00 artean artean irekiko dute KzGunea. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Lurraldebus
Hilabete hasieratik "neguko ohiko zerbitzua" ari da eskaintzen Lurraldebus. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus