Berrogeigarren edizioa alajaina, eta begi bistan duzue zer nolako harrera izaten segitzen duen. Igande arratsalde honetan jokatzen ari dira Aginagako jaietako mus txapelketa. Ikusi nola zegoen 17:00ak pasatxoan, Eliza Zaharra, muslariez goraino betea. 32 bikoteek eman dute aurtengo ediziorako izena; tartean ziren, noski, etxekoak, aginagarrak. Baita, ordea, Usurbilgoak nahiz Gipuzkoako txoko gehiagotatik etorritakoak ere.
Bistan denez, azken aldiko herri eta auzoetako jaietako lehiaketa hauek inguruotatik kanpoko jokalariak erakartzen hasiak dira.