Aginagako jaiak

Askari goxo askoarekin borobildu dute San Praixkuen lehen asteburua

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 1a, 20:09

Aginagarrek prestaturiko askari ederrak borobildu du San Praixkuen lehen asteburua.

Ezin zuen bestela amaitu. Asteburu beteko ospakizunek, afalaurreko mokadutxo goxo baten bueltan izan dute amaiera, igande arratsalde honetan. Mimo handiz sukaldaturiko haragi eta txorizo egosi goxoa zerbitzatu dute aginagarrek, plazara hurbildu direnentzat. Urdairako sagardoaz zintzurra bustitzeko aukera izan da gainera.

Mus txapelketa luzea eta haurrentzako Patata Tropikalaren ikuskizunak borobildu du askari eder honek, baita oro har, San Praixkuen lehen festa egunak ere.

Lehen asteburu hau igaro da bai, baina San Praixkuak oraindik erdibidera baino ez dira heldu. Orain bi eguneko atsedenaldia hartuko dute Aginaga aldean, indarberritzeko. Urriaren 4an, 6an eta 7an segiko du festa giroak.

Aginagako jaiak
Urriak 4, asteazkena: San Praixku Eguna

11:00 Meza Nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga Sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin lagunduta.
18:00 Herri kirolak frontoian, herritarren arteko erronka!
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XXXIX. Toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
18:30 Ur zezenaren entzierroa Aginaga Sagardotegitik plazara eta buruhandi gaizto-gaiztoak. Bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Prezioa: 30€. Izena emateko idatzi irailaren 29aren aurretik: 616 93 35 56.
23:00 Txosna irikiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Viafara eta Ameba.
Ondoren, Dj Urdaira.
Egunak argitzean, etxera.

Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
11:00 “GOZATU ERRIOAZ”: piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!
18:00 Txosna irekiera.
19:30 Distopia Elektrotxaranga! 
00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: Herenegun eta Bidebatez.
03:30 DJ ZKN Brothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzaileak: Jai Batzordea.