Aginagako jaiak

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza plazaratu du Aginagak

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 4a, 13:43

Ikasturte berrian gaztetxoenei zuzenduta, eskolaz kanpoko ordutegian antolaturiko eskaintzaren berri eman du San Praixku guraso elkarteak.

2023-24 ikasturtea hasi berritan honako eskaintza iragarri du Aginagako San Praixku guraso elkarteak:

Asteazkenetan:
• Psikomotrizitatea, 2-6 urte- ra artekoentzat.
• Ordutegia: 17:00-18:00.
• Prezioa: 30 euro/hilabetea.

Ostegunetan:
• Oihal akrobaziak, 5 urtetik gorako haurrentzat.
• Ordutegia: 16:30-17:30.
• Prezioa: 30 euro/hilabetea.

Ostiraletan:
• Pintura saioak, 4 urtetik gorako haurrentzat.
• Ordutegia: 16:30-18:00.
• Prezioa: 35 euro/hilabetea.

Izen-ematea
Izen emateko deitu aurrez telefono zenbaki honetara, urriaren 10a baino lehen: 695 723 192.



Haurren Egunaren atarian
Ikasturte berriko eskaintza horretan murgildu aurretik, festa giro betean dira Aginagan gaztetxoenak. Gaur, San Praixku egunez, eta ostiralean, Umeen Eguna tarteko, jai izango dute eskolan. Izan ere, ikasgelatik kanpo zer egina izango dute festetan:

Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
18:30 Ur zezenaren entzierroa Aginaga Sagardotegitik plazara eta buruhandi gaizto-gaiztoak. Bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!

Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
11:00 “GOZATU ERRIOAZ”: piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!