Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak, Sagardoaren Unibertsitateak eta Usurbilgo Udalak sagastietan barrena bertso-ibilaldia antolatu dute igande honetarako, urriaren 8rako hain zuzen, "sagardoaren paisaia kulturala ezagutzeko". Igande goizeko 10:00etan finkatu dute biltzeko hitzordua Aginagako plazan.
Hortik aurrera, inguruko sagastietan barrena osteratxoa egiteko aukera eskainiko dute, Jakoba Errekondoren argibideak eta Maialen Lujanbio zein Andoni Egañaren bertsoak bidelagun dituztela. Hitzordurako izena bideotatik eman ahalko duzue:
alkartasuna@usurbil.com
943 361114
Sagardotarako sagarren erakusketa
Sagardotarako baliatzen diren sagar motak ikusgai dituzue egunotan Sutegin eta Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiban. "Sagardotarako erabiltzen ditugun 115 barietateren artean aukeraketa ikusgai", ohartarazi dute antolatzaileek. Alkartasunarekin batera, Sagardoaren Unibertsitateak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko ekimena duzue urriaren 9ra arte ikusgai izango duzuena.
Gutxienez, 21 sagar mota batu dituzte: Goikoetxe, pelestriña, errezila, haritza... Baina mota gehiago batu nahi erakusketarako eta horretarako laguntza eskatua dute. "Gonbita egiten diogu etxean sagarra duen orori, kooperatibara ekar dezan, bilduma osatzeko".