Aginagako jaiak

Haurrak eta gazteak gaurko protagonistak Aginagan

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 6a, 07:59

San Praixkuen azken txanpan dira Aginagan. Haurrak izango ditu protagonista nagusi ostiral honetan zehar, gauez gazteak.

Jendetsua izatea aurreikusia dagoen larunbateko Errioaren Egunaren bezpera honetan, haur eta gazteen txanda izango da San Praixkuen azken txanpari ekiteko. Aginagako eskolan jai izango dutenez, goizean goizetik Jai Batzordeak prestaturiko ekimenetan primeran pasatzeko aukera izango dute haurrek; jolasak, bazkaria, puzgarriak, ur zezenaren entzierroa... Eta hitzordu gehiago antolatu dizkiete iluntzera arte.

Une horretan, gazteek hartuko dute festen lekukoa; lehenbizi poteo giroan murgilduko dira. Gero, afaritara joko dute Aginaga sagardotegira. Eguna Hariztitxo frontoian, herriko taldeek eskainiko duten kontzertu gauarekin borobilduko dute.

Aginagako jaiak
Urriak 6, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
18:30 Ur zezenaren entzierroa Aginaga Sagardotegitik plazara eta buruhandi gaizto-gaiztoak. Bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Prezioa: 30€. Izena emateko idatzi irailaren 29aren aurretik: 616 93 35 56.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Viafara eta Ameba.
Ondoren, Dj Urdaira.
Egunak argitzean, etxera.

Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
11:00 “GOZATU ERRIOAZ”: piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!
18:00 Txosna irekiera.
19:30 Distopia Elektrotxaranga! 
00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: Herenegun eta Bidebatez.
03:30 DJ ZKN Brothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzaileak: Jai Batzordea.