Aginagako jaiak

Jai eremua, belaunaldi berriena gaurkoan

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 6a, 13:52

Jolasean ekin diote Aginagako festetako Umeen Egunari ostiral goiz honetan.

Txikien festa handi betean dira Aginagako San Praixkuak ostiral honetan. Goizetik iluntzera gaztetxoena izango da jaien eremua. Lehen orduei jolasean ekin diete. Zaku lasterketan, arrautzak goilaran garraiatzen, aulki jokoan, marrazten, aurpegiak marrazten edota sagar janean aritu dira, hitz gutxitan, talde lanean. Festa eguna zuten San Praixkuengatik, eskolan jai. Primeran pasa dute lagun arteko jokoetan. 

Txikien festa handia hasi baino ez da egin. Datozen orduotan, puzgarrietan jauzi egin, txokolate gozoa dastatu, edota ur zezenaren entzierro berezian parte hartzeko aukera izango dute.