TRAFIKOA

Usurbildik Aginagarako errepidean, errai bat itxiko dute hainbat astez

Erredakzioa 2023ko urr. 6a, 17:32

Usurbildik Aginagarako bidean, Kaparotz pasa eta gutxira egingo dituzte berritze-lanak. Obrak iraun bitartean, behin-behineko semaforo bat jarriko dute. Datorren astelehenean hasi (Urriaren 9) eta azaroaren 19ra arte luzatuko dira lanak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, Kaparotzetik gertuko N634 errepideko baranda kendu eta hormigoizko hesi berri bat jarriko dute. Lanak iraun bitartean, errei bat itxiko dute. Behin-behineko semaforo baten bidez bideratuko dute trafikoa.

Astelehenean hasiko dira lanean eta gauzak ondo, azaroaren 19an amaituko dituzte.