Aginagako jaiak

Blai utzi ditu San Praixkuetako entzierroak

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 6a, 20:29

Umeen Eguna San Praixkuetako entzierro berezi batek borobildu du. 

Baliabide gutxirekin, sormena baliatuta egitasmo txiki handi askoak bidera daitezke, gaurkoa bezalakoxea. Ez zen benetako zezena, ezta zezen suzkoa ere. Honako honek ura jaurti du, ura eta tarteka aparra gogotik, eta ostiral arratsalde honetan Aginaga sagardotegiko aparkalekura joan direnak lasterka bizian jarri ditu, haur nahiz heldu.

San Praixkuetako Haurren Eguna albiste honi atxikitako irudietan agertzen den moduan borobildu dute; aipatu moduan, ura eta aparra zerion zezen mekaniko, ibiltari eta musikatuarekin. Iruñeako San Ferminetako alternatiba ezinhobea. Aginaga sagardotegi paretik Aginaga kaxkoraino egin dute entzierroa.

Entzierro berezi honen aurretik, puzgarrietan jauzika ibili, txokolate gozoa dastatu edota auto txikietan plazari birak emateko aukera izan dute.


Aginagako jaiak
Urriak 7, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
11:00 “GOZATU ERRIOAZ”: piraguak, alan paseoak eta traineruan arraunean ibiltzeko aukera eta hamaiketakoa!
18:00 Txosna irekiera.
19:30 Distopia Elektrotxaranga! 
00:00 Kontzertua eta erromeria frontoian: Herenegun eta Bidebatez.
03:30 DJ ZKN Brothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzaileak: Jai Batzordea.