Gertu bizi direlako edota modu batean zein bestean errioarekin hartueman zuzena dutelako, haiek salbu, gainerakoentzat gutxitan bizi ahal izan duten esperientzia izan da gaurkoa. Batzuk estreinakoz ere barneratu dira errioan, beste hainbatek aurrez zuten esperientzia ederra berritzeko aukera izan dute.
Uda giro beteko Aginagako festen baitan antolatu duten Errioaren Egun arrakastatsua izan da gaurkoa. Oria nahiz Oria ertzak patsada betean bistaratu eta ur nahiz ur ertzak eta inguruetako erriberak ikusi, entzun eta usaindu ahal izan dituzte, aginagarren garraiobide historikoan, aletan.
Segidan, Mapiletik Sarikola alderantz antolatu dituzten joan etorrietako batean bildu ahal izan dugun irudi bilduma. Beste inondik ikusi, entzun eta gozatu ezin daitezkeenak.