Errioaren Eguna

Errioko paisaia zoragarrietan barrena bidaia (eta bi)

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 7a, 17:31

Aginagako jaien baitan gaurkoan antolatu duten Errioaren Egun arrakastatsuan aletan paseatzeko aukera izan da. Albiste honetan, Mapiletik Txokoalderantz egin duten joan etorrietako batean atera dugun irudi bilduma duzue.

Errioaren sakontasunaz, isiltasunaz eta baretasunaz gozatzeko aukera eskaini dute larunbat honetako Aginagako jaietako Errioaren Egunean, uda giro betean. Herri honek duen ondare biziaren aldeko jaialdi handia ospatu da gaurkoan. Belaunaldi ezberdinak barneratu dira Orian, nahieran gainera; piraguen gainean batzuk, arraunean besteak, paddle surfean aritu dira beste zenbait lagun talde, eta haien guztien artean, alan paseatzen aritu dira hainbat lagun. 

Haietako joan etorrietako bateko argazkiak dira honako hauek, Mapil eta Txokoalde artekoak. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

u