2023-24 ikasturtea

Aginagako eskolaz kanpoko ekintzetan izen-emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 10a, 08:27
Aginagako jaietako Haurren Eguneko ekintzetako bat.

Astearte honetan, urriaren 10ean itxiko du Aginagako San Praixku guraso elkarteak, abiatu berri den 2023-24 ikasturterako iragarri dituen eskolaz kanpoko ekintzetan izen-emateko epea.

2023-24 ikasturtea hasi berritan honako eskaintza iragarri du Aginagako San Praixku guraso elkarteak:

Asteazkenetan:
• Psikomotrizitatea, 2-6 urte- ra artekoentzat.
• Ordutegia: 17:00-18:00.
• Prezioa: 30 euro/hilabetea.

Ostegunetan:
• Oihal akrobaziak, 5 urtetik gorako haurrentzat.
• Ordutegia: 16:30-17:30.
• Prezioa: 30 euro/hilabetea.

Ostiraletan:
• Pintura saioak, 4 urtetik gorako haurrentzat.
• Ordutegia: 16:30-18:00.
• Prezioa: 35 euro/hilabetea.

Izen-ematea
Izen emateko deitu aurrez telefono zenbaki honetara, urriaren 10a baino lehen: 695 723 192.

Eskolaren Eguna
Eskolaz kanpoko ekintzez gain, eskola barruko martxaren berri lerrootan. Urteroko festa eguna antolatzen ari dira Aginagako Eskolan, datorren urriaren 21erako. Urriko hirugarren larunbat horretan egingo da jaialdia.