Eskola Eguna larunbatean Aginagan

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 16a, 10:18

Aginagako eskolari dagokion eguna ospatuko dute urriaren 21ean.

Ospakizun egun artean ekin diote urriari Aginagan San Praixkuekin. Festetan murgildu ziren, besteak beste, etxeko txikienak eta haiekin, gurasoak eta festa eguna izan zuen eskola baita. Umeen Eguna ospatu zuten hilaren 6an. Biharamunean, urriaren 7an borobildu zituzten jaiak, baina ospakizun giroa ez da berehala guztiz urrunduko Aginagatik. 

Datorren larunbaterako, urriaren 21erako, festa eguna antolatu dute bertan, eskolaren bueltan. Bertako ikastetxeko komunitatea batuko duen egunpasa antolatu dute, haurrentzako jolas, bazkari eta dantza saioaren bueltan.

Eskola Eguna Aginagan
Urriak 21, larunbata
10:00etan hasita haurrentzako jolasak.
14:00ak aldera bazkaria.
17:00 Ttipikarekin dantza emanaldia.

Antolatzailea: San Praixku guraso elkartea.