Aginagako eskolaren festa eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 20a, 08:26

Aginagako eskolari lotutako festa eguna izango dute urriaren 21ean.

San Praixkuen ondotik, beste jai egun bat Aginagan; oraingoan, bertako eskolarena. Larunbat honetarako, urriaren 21erako, festa eguna antolatu dute bertan, eskolaren bueltan. Bertako ikastetxeko komunitatea batuko duen egunpasa antolatu dute, haurrentzako jolas, bazkari eta dantza saioaren bueltan.

Eskola Eguna Aginagan
Urriak 21, larunbata
10:00etan hasita haurrentzako jolasak.
14:00ak aldera bazkaria.
17:00 Ttipikarekin dantza emanaldia.

Antolatzailea: San Praixku guraso elkartea.