Desagertua zen ehiztari aginagarra hilda aurkitu dute

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 21a, 19:58

Desagertu zen tokitik hamar kilometrora aurkitu dute iragan igandean desagerturiko aginagarraren gorpua.

Desagertu eta astebetera hilik aurkitu dute, iragan urriaren 15ean Cuencara ehizera joandako 67 urteko aginagarraren gorpua. Desagertu zen eremutik, hamar kilometrora aurkitu dute haren bilaketa lanetan zebiltzanek. 

Aurreko igandean galdu zuten bere arrastoa, lagun batekin Buenache de la Sierra udalerriko ehiza-barruti batean zela. Lagun honek eman zuen desagerpenaren berri, herrikidea bistatik galdu zuenean eta mugikorreko deiei erantzuten ez ziela ikusita. 

112 larrialdi zerbitzuetarako telefono zenbakira deitu ostean, Cuencako Guardia Zibilak SEPRONAko kideen bidez helikopteroa, dronak, edota herritarren segurtasuneko kideak mobilizatu zituen, Aginagako gizonezkoa desagerturiko eremua miatzeko. Astebete jardun dute haren bila. Tartean, eguraldiagatik eten ere egin behar izan dituzte bilaketa lanok.