Aginagako Eskolaren Eguna

Talde jolasekin ekin diote Aginagako Eskolari eskainitako egunari

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 21a, 13:36

Eskolaren Eguna ospatzen ari dira larunbat honetan, urriaren 21ean, Aginagan.

Ezagunak diren abenturazko lehiaketen antzera, talde jolas dibertigarriekin ekin diete larunbat goizean Aginagan, gaur ospatzen ari diren Eskola Egunari. Bertako hezkuntza komunitatea batzeko hitzordu honetan, kamisetak margotu dituzte lehenbizi, gerora taldeka parte hartu beharreko jolasetan jantzi zitzaten. Segidan, mimikan edota urez betetako edalontzia paperarekin erakartzen aritu dira. 

Arraten bazkaltzekoak ziren gero. Eguna, dantza giro betean borobilduko dute Eliza Zaharrean Ttipika dantza gidatuen taldearekin.