Dantza giro bizia larunbat arratsalde honetan Aginagako Eliza Zaharra elkargunean. Belaunaldiarteko herrikideen topagunea izan da. Denak ere dantzaren bueltan elkartu ditu goizetik ospatzen aritu diren Eskolaren Egunak.
Ondoko irudiotako lagunak mugimendu bizian jarri dituena, aldiz, Ttipika Dantza Gidatuen taldea izan da. Primeran pasa dute erritmo bizi askoan talde dantzetan. Ttipikako kide ditugu, gogoan izan, Manex Torrealdai, Aitor Agirre, Maitane Arteaga eta Josu Furundarena. Plaza giroa dantza bizian jartzen ari dira azken urteotan. Haiek ditugu erromeria giroa plazara modu gidatuan ekarri digutenak gaurkoa eren, oraingo honetan Aginagako Eliza Zaharrera.