Datorren Euskararen Eguneko ekimen nagusiak Aginagan iragarri dituzte, bi hitzordu. Batetik, hilaren 3an bertan, Xentimorik Gabe taldearen "Gu Primer!" antzezlana programatu dute Aginagako Eliza Zaharrean, Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Nerea Gorriti aktoreekin. Asier Sotak zuzendu eta Agirrek nahiz Egoitz Lasak asmaturiko antzezlanean, Tolosa eta Agirre "Parisen" bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan, lanean hasi berri den Nereak, “programa” bat prestatu du gure bi lagunentzat: Kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; Ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak. GU PRIMER!".
Abenduaren 3an, 18:00etan Eliza Zaharra Elkargunean eskainiko den antzezlanerako sarrerak aurrez eskura ditzakezue 8 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman edota Arrate tabernan.
Euskararen Galarako sarreren aurre-salmenta
Bezperan, abenduaren 2an, larunbat gauez, azken urteotan antolatu izan duten Euskararen Gala ospatuko dute gune berean. "Korbata eta pamelak prest? Hemen da berriz ere euskararen GALA!!", gogorarazi dute antolatzaileek. Iragarri dutenez, "sekulako gonbidatuz betetako saioa izango dugu aurtengoa ere.... ondo pasatzeko prest?". Hitzordua iragartzeko kaleratu duten kartelean irakur daitekeenez, bertan parte hartuko dute Rafa Ruedak, Mikel Markezek, Yogurina Borovak, Idoia Torregaraik, Ana Goitiak, Asier Kidam magoak...
Askotariko emanaldiez hornituko duten Euskararen Galarako sarrerak ere Arrate tabernan edota online, usurbilkultura.eus plataforman erosi ahalko dituzue. "Azkar ibili!!", deitu dute antolatzaileek.
Euskararen Eguna Aginagan
Abenduak 2, larunbata
22:00 Euskararen GalaAginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Zehaztasunak: "Gainean dugu urteroko kategoriko hitzordua! Gure burua eta gure hizkuntza elegante jantzi, eta gaupasa dotorea egiteko parada dugu, beste behin, Aginagako Eliza Zaharrean. Bakarrizketak, musikariak, magoa, zirkua, dantza... Zerrenda luze bezain mamitsua, eguna elegante bukatu eta hobeto hasteko".
Sarrera: 12 eurotan Arrate tabernan eta usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Abenduak 3, igandea
18:00 "Gu Primer!" antzezlana Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Zehaztasunak: "Inazio eta Ramon “Parisen” bizi dira, Artistaren Etxean. Bertan lanean hasi berri den Nereak, “programa” bat prestatu du gure bi lagunentzat: Kontzertu sorta eskainiko dute non bere errepertorio eta bizipenak kantu-kontatuko baitituzte. Gaurkoan balentria handi baten berri emango dute; Ez amerikarrak, ez errusiarrak, bi euskaldun izan ziren ilargira iristen lehenak. GU PRIMER!".
Artistak: Inazio Tolosa, Ramon Agirre eta Nerea Gorriti
Testua: Egoitz Lasa eta Ramon Agirre.
Zuzendaria: Asier Sota.
Sarrerak: Arrate tabernan eta usurbilkultura.eus atarian.
Antolatzaileak: San Praixku Guraso Elkartea eta Antxomolantxa.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.