Mendeurrenaren bidean edo atarian diren hainbat kide omenduko ditu Aginagako Arrate elkarteak datorren azaroaren 26an. Erretiratu eta pentsiodunen bilguneak 80 eta 90 urte bete dituztenei gorazarre egingo die hilabete honetako azken igandean. Lehenbizi, meza nagusian bilduko dira Aginagako elizan. Segidan, omenaldia egingo zaie, hamaiketako eta mariatxiekin.
Goiza borobiltzeko, bazkaritan bilduko dira Aginaga sagardotegian. Adi, otordurako izena aurrez eman beharko da eta, azaroaren 20a baino lehen.
Azaroak 26, igandea
10:00 Meza Nagusia.
Ondoren, omenaldia, hamaiketako eta mariatxiekin.
14:00 Bazkaria Aginaga sagardotegian. Prezioa: 45 euro pertsonako.
Izen-ematea eta ordainketa, azaroaren 20a baino lehen 654 308 667 telefono zenbakian.
Antolatzailea: Arrate erretiratu eta pentsiodunen elkartea.