Euskararen Eguna

Euskararen aldarri bilakatu zuten bart gaueko ikuskizun borobila Aginagan

Noaua Aldizkaria 2023ko abe. 3a, 13:08

Euskararen Gala ikusgarria plazaratu dute bart Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Goraino beteta zegoen eremuan, denetarik ikusi eta entzun zen, arte diziplina ezberdinetako sortzaile ezagunen eskutik. Parte hartzailea izan zen oso. Euskara garai bateko aldarera igo eta handik lau haizeetara zabaltzeko gonbita egin zuten, Euskararen Nazioarteko Egun honen bezperan.