Badatoz eguberriak Aginagara! Girotzen hasteko zer hobeto, sabela poztea baino. Horri erantzuteko ekimen ezin aproposagoa antolatu dute larunbat honetarako, abenduaren 16rako Eliza Zaharra Elkargunean; talo eta txistor jana. Baina adi, norberak egindako jakiak dastatu ahalko ditu. Izan ere, tailer izaera izango du hitzorduak. Sukaldatu lehenbizi eta sukaldatutakoa dastatu gero, hortxe Aginagatik lau egun barrurako egin diguten gonbita.
Ez bakarra. Ekitaldi horrekin gabon giro betean murgilduko diren arren, eguberri beteko etorrera ospatuko dute abenduaren 23an; Mari Domingi eta Olentzerorena.
Gabonak Aginagan
Abenduak 16, larunbata
18:00 Talo eta txistor jana Aginagako Eliza Zaharrean.
Zehaztasunak: "Bakoitzak bere taloa egiten ikasteko aukera izango du, eta, ondoren, talo-jana".
Antolatzailea: Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.
Abenduak 23, larunbata
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Aginagara: "Sekaña eta Mitxerkoneko gurutzetatik behera etorriko da Olentzero haurren eskutitzak jasotzera Eliza Zaharrera".
Antolatzailea: Antxomolantxa.