Neguko ospakizunak 2024

Espazioan ibili dira Aginagako Eskola Txikiko inauterietan

Noaua Aldizkaria 2024ko otsailaren 9a

Espazioa gaitzat hartuta, galaxian barna ibili dira Aginagako Eskola Txikiko haur eta gaztetxoak estralurtar, astronauta, zientzialari eta abarrez mozorrotuta. Euskaraz eta ingelesez egin dituzte sketchak eta denetariko ikuskizunak erakutsi dituzte senide eta lagunen artean.