istripua

Kamioi batek istripua izan du Aginagan eta auto pilaketak eragin ditu bi norabideetan

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 6a, 17:03

Kamioi batek istripua izan du Aginaga eta Orio artean eta N-634 errepidea erabat itxita egon da bi orduz. Hainbat iturrien arabera, arratsaldeko 15:20ak gertatu da ezbeharra baina ez du zauriturik eragin. Trafiko Zuzendaritzak arratsaldeko 17:30ean aditzera eman duenez, "txandakako zirkulazioa ezarri berri dute".

Kamioiak artaziarena egin du eta bi erreiak itxi behar izan dituzte. Txandakako zirkulazioa ezarri eta gero, auto pilaketak arintzen hasiko dira bi norabideetan.