20. Soinurbil

Herriko dantzari eta musikarien emanaldi bateratua gaur Aginagan, musika astearen abiapuntua

Noaua Aldizkaria 2024ko mar. 7a, 07:54

Zumarte Musika Eskolak eta Orbeldik batera eskainiko duten emanaldiarekin emango diote hasiera 20. Soinurbil Musika Asteari. Honatx gaurtik hasita, datozen asteotarako iragarri duten ekitaldi sortaren berri.

20. Soinurbil




Martxoak 7, osteguna
18:30 Zumarte Musika Eskola eta Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia, Aginagako Eliza Zaharrean.

Zehaztasunak: "Zumarte Usurbilgo Musika Eskolako talde instrumentalek kontzertua emango dute. Orbeldi Dantza Taldeko kideek ere parte hartuko dute".


Martxoak 11, astelehena
18:00/19:00 Organoaren erakustaldia Salbatore Elizan.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an, Parisen eraiki zuten, Cavaillé-Coll lantegietan. Ospe handiko frantziar baroi bat izan zen haren lehen jabea (l ́Espée baroia); Ilbaritzen (Baionatik gertu) zuen jauregirako eskatu zuen organoa eraikitzeko. Lehen Mundu Gerra ondorengo diru-eskasiak zirela eta, baroiak ondasun batzuk saldu behar izan zituen, eta horien artean, organo eder hau. 1920 inguruan, Usurbilgo Salbatore parrokiak hain baliotsua den tresna erosi zuen zenbait herritarren ahalegin ekonomikoari esker. Honenbestez, 100 urtetik gora egin ditu organoak Usurbilen. Azken urteotan zaharberritze-lan handiak egin dituzte Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango dugu".



Martxoak 12, asteartea
18:30 Kantu-piano errezitala Salbatore Elizan, Jon Imanol Etxabe eta Alaitz Artolarekin.
Zehaztasunak: "Alaitz Artola piano-jotzaile amezketarrak eta Jon Imanol Etxabe abeslari usurbildarrak kantu errezitala egingo dute lehen aldiz Usurbilen. Euskal Herriko goi- mailako musika ikastegian, Musikenen, ezagutu zuten elkar, eta, geroztik, proiektu askotan aritu dira batera. Gaur egun, Getariako musika eskolako irakasle da Alaitz, eta, Jon Imanol, berriz, Zumarte Musika Eskolako kantu eta abesbatzako irakaslea. Errezitalak bi atal izango ditu: lehengoan, oratorioa eta abesti lirikoak eskainiko dituzte, Mendelssohn, Schubert, Ravel, Vaughan Williams eta Escuderoren obrekin, besteak beste. Bigarrenean, baritonoen errepertorioko opera eta zarzuela ezagunenak interpretatuko dituzte (Puccini, Donizetti, Moreno- Torroba, Guerrero...)".


Martxoak 13, asteazkena
18:30 Azpeitiko musika eskolarekin trukea Sutegiko auditorioan. 
Zehaztasunak: "Azpeitiko Musika Eskolak Juan de Antxieta XV. mende- ko konposatzailearen izena hartu zuen sorreran, duela 40 urte baino gehiago. Herriko festa, ekintza eta mugi- mendu askotako partaide dira. Musika Eskolako ikasketek ez dute adin-mugarik: 2 urterekin hasita (musika familian) nahi duenak eman dezake izena, bakarlari zein talde modura. 
Egitaraua:
-Juan de Antxieta Musika Eskola: piano, flauta, perkusio eta soka taldeak.
-Zumarte Musika Eskola: instrumentu-taldeak.



Martxoak 15, ostirala
19:00 Erromintxelak taldea Mikel Laboa plazan (euria balitz, frontoian).
Zehaztasunak: "2021ean Arrasaten sortutako swing taldea da. Aurretik, proiektu ugaritan elkarlanean aritutako musikariak dira. Partaide denek dituzte musika- ikasketak eta eskarmentua dute bai estudioan, bai zuzenekoetan. Gaur egun, irakasle dihardute Euskal Herriko musika eskola zein kontserbatorioetan. Jon Garcia (ahotsa eta gitarra), Iñigo Zubizarreta (manouche gitarra), Aitor Moreno (kontrabaxua), Jokin Vitoria (washboard, bateria eta ahotsak) eta Andoni Aizpuru (saxo sopranoa) dira taldekideak. Euskarazko abestiak eta instrumentu akustikoekin egindako inprobisazioak uztartuta ikuskizun paregabea osatzen dute. Swing eta gipsy musikaren ezaugarri dibertigarrietan oinarrituta, ikusleak dantzan jartzen dituzte. 2023ko abenduan, Kaki Arkarazorekin Garate Estudioetan grabatutako lehen singlea eta "Esperoan" deituriko bigarren bideoklipa kaleratu zituzten".



Martxoak 16, larunbata
11:30 "Ene Kantak" dantza ikuskizuna Zubietako frontoian.
Zehaztasunak: "Ene Kantak euskarazko haur kantak egiten dituen talde-ekimena da. Ideia angustia musikaren bitartez euskararen erabilera zabaltzea da, eta, horretarako, abesti itsaskorrak, freskoak eta dantzagarriak konposatzen dituzte. Horrez gain, koreografia errazak prestatzen dituzte, txikiek imitatu eta ongi jarraitu ditzaten. “Dantzan” ikuskizun berezian, “Ene kantak”eko abestirik dantzagarrienak eta ospetsuenak eramaten dira oholtzara. Bertan, Nereak eta Enekok gidatuta, eta pantailan agertuko diren bideoen laguntzarekin, ipuin edo istorio bat kontatzen dute abesti guztiak uztartu eta dantzaldiari forma emanez. Saioan zehar publikoak ez du atsedenerako tarterik izango. Irria eraginez, denak dantzan jarriko dituzte gure lagunek. Ez galdu dantzaz jositako emanaldi berezi eta koloretsu hau".
Sarrerak: 4 euro aurrez usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.


Martxoak 16, larunbata
19:00 Landarbaso Abesbatza Salbatore Elizan.

Zehaztasunak:
Bakarlaria: Erik Carrero.
Perkusioa: Jon Padilla.
Pianoa: Miren Gabirondo.
Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi.

EGITARAUA
Mo Ghile Mear ..................... Desmond Earley (1974)
My Lord, What a morning Zorion H.T.Burleigh (1866- 1949)
Requiem ............................ Craig H. Johnson (1962)
Ametsetan ............................... Javier Busto (1949)
Oi nere zoragarria ............... Laura Jēkabsone (1985)
Maitia nun zira ............... Uruñuela Jose (1891-1963)
Dizdizka Zeruan .......................... Eva Ugalde (1973)
Txoria txori ................................ Eva Ugalde (1973)
Ama Begira Zazu ........................... Moises Bautista Victor Zubizarreta (1899 - 1970)
Xalbadorren heriotzean . . . . Xabier Lete / Iker Gonzalez Laura Jēkabsone (1985)


Martxoak 17, igandea
12:00 Andoaingo Musika Banda kalean, 13:00ean frontoian.
Zehaztasunak:
"Zuzendaria: Mikel Emezabal. Andoaingo Udal Musika Eskolako Banda 1997ko ekainean sortu zen. Andoaingo Udal Bandari jarraipena eman zion, 1972an bere ibilbidea eten eta gero. Aro berrian irakasle eta musika ikasleen ahaleginak batzen jakin du, ilusioari eta asteroko lanari esker proiektua bizirik mantentzen baitute. Adin askotako kideek musikaren bidez elkarbanatzen dute euren pasioa. Talde honek kideen motibazioa baliatzen du kalitate tekniko eta musikalaren helburu".
Egitaraua:
Concerto d ́amore ........................... Jacob de Haan
- Maestoso - Allegro Molto
- Adagio.
- Swing Tempo - Adagio.
Camino de Rosas (kontzerturako pasodoblea) . . . José Franco
Thank you for the music .........................from ABBA
Arr. Denis Armitage

Pirates of the Caribbean Symphonic Suite . Klaus Badelt arr. John Wasson
Jaialdia (euskal selekzioa) ....................... Iñaki Urkizu
Do-Re.Mi (The sound of music) ............. Richar Rodgers arr. Takashi Hoshide
The numbers five......................arr. Claudio Battaglia

Martxoak 21, osteguna
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Azpeitiko San Agustin Kulturgunean.
Zehaztasunak: "Azpeitiko Musika Eskolak gonbidatuta, Zumarte Musika Eskolako ikasleak Azpeitira joango dira musika-trukea egitera. Zumarte Musika Eskolako ikasleek urtean zehar eskolako taldeetan lantzen dutena aurkeztuko dute Azpeitian".


Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola, Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxabank.