Lagun giroko eta lagunarteko kontzertu gau ederra ospatu dute bart Aginagan. Eliza Zaharra Elkarguneko oholtzan hiru musika talde batu dira; bi herrikoak, hirugarrena galizarra, baina denak elkarren artean ezagunak; Loita Amada galizarrak eta Rukula zein Zaparra usurbildarrak.
Disko berriak aurkezteko baliatu zuten hitzordua etxekoek; Zaparrak bere estreinako "Azalberritzen" diskako abesti bilduma. 10 urteko ibilbidea osatu duen Rukulak, bestalde, bere hirugarren diskoa, "Traganarru" sorkuntza laneko abestiak partekatu zituen Aginagako Eliza Zaharrera joandakoekin.