Aitor Aranguren Errastik Baikon segiko du beste bi urtez

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 28a, 09:34

Aginagarrak duela sei urte debutatu ostean, beste bi urtez segiko du maila profesionalean Baiko Pilotan.

Orain arteko enpresan segiko du pilotari profesional gisa, beste bi urtez gutxienez. Aitor Aranguren Errasti pilotari aginagarraz ari gara. Baiko Pilotarekin zuen kontratua berritu du beste bi urtez, adostasun honetara heldu diren bi aldeek azken orduotan jakinarazi dutenez. 

2018ko ekainean, duela sei urte debutatu zuen aginagarrak. Sei urteren buruan, maila profesionalean segiko du, aipatu moduan, 2026. urtera arte gutxienez. Baiko Pilotarentzat eginiko lehen adierazpenetan Aranguren gustura agertu da, "sei urte noalako enpresan". Orain, kontratua beste bi urtez luzatuta, aurrera begira duen erronka zein den nabarmendu du. "Ea baliatzen dudan aukera hau, gorantz egin, maila on bat ematen dudan eta hementxe beste urte batzuk segitzen dugun".

Arangurenen datorren partida, astebururako dago iragarria, ekainaren 1erako hain zuzen. Larunbat arratsaldeko 17:15ean hasita, Bizkaia Torneoko final-laurdeneko buruz buruko neurketa jokatuko du Zubizarreta III-ren aurka, Urdulizko Iparralde frontoian. Partida Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du.