Sakean min egin zion lehen tantoetatik eta 7-13ko partzialarekin, partidari oso bideratuta ekin zion aginagarrak. Oñatiarrak saiakerak egin zituen partida iraultzeko, baina sakeetan ez zen fin aritu eta ezin izan zuen partida irauli. 16-12raino Arrillaga estutzea lortu zuen, baina aginagarrak nagusitasuna erakutsi zuen azkeneraino eta torneoa ezin hobeto hasi du lehen puntua etxera ekarrita.