NOAUA herri aldizkaria 1996. urtean jaio zen. Hamaboskariko martxa hartu zuen lehen urteetan, baina 2005ean astekari bilakatu zen. 28 urteko ibilbidean, 1.000. zenbakira iritsi da Usurbilgo herri hedabidea. Ospakizun ekitaldia Aginagako Eliza Zaharrean egin genuen. Bide batez, lehendakari kargu aldaketaren berri eman genuen. Ugaitz Agirrek Idoia Torregarairen tokia hartu du. Bideo irudi hauetan jaso dugu atzoko ekitaldiak eman zuena.
Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiogu Aginagako Eliza Zaharra kudeatzen duen gazteei. Gure ospakizuna burutu ahal izateko erraztasun ugari eskaini zizkiguten.