1000. NOAUA!

Maialen Lujanbio, ohorezko gonbidatua NOAUA! K.E.-ren ospakizunean

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 19a, 11:04

Maialen Lujanbio izan da milagarren NOAUA! ospatzeko ekitaldiko ohorezko gonbidatua.

Toperaino bete zuen Aginagako Eliza Zaharrak, protagonistak eskertu moduan, uztaila erdialdeko uda giro beteko ostegun arratsalde batean. Milagarren zenbakira heldu den NOAUA! omendu eta une berezi hau ospatzeko ekitaldia egin genuen bertan atzo. Hitzordua, ekitaldi batekin hasi eta Maialen Lujanbiok eman zion segida hedabide eta kultur elkarte honi eskainitako bertsoekin. 

Bere "rr-6-erre(AH)ala" emanaldia aurkeztera etorri zen Aginagako Eliza Zaharra Elkargunera. Ez zen gehiagorentzako lekurik. Eremu honetako ateraino bete zuen Lujanbiok bere saioa; tartean ziren hainbat herrikide baita toki gehiagotatik joandakoak ere. "Kixkaltzen ari den garai hau iradokitzen du", adierazi zion jendaurrean eskainitako saioari buruz Hernanikoak, atzoko emanaldiaren aurretik hedabide honi eskainitako elkarrizketan. Saio ederra eskaini zuen, adi-adi jarraitu zutena ikus-entzuleek, ez baitzen edukiz betetako hitzik soberan.