Arrillagak bere esku zeukan aste honetako partida irabazita finalerako txartela eskuratzeko aukera. Ibarrola nafarraren aurka jokatutako partidan nagusitasunez gailendu zen aginagarra sakean min eginda eta defentsan lan askorik egin beharrik gabe.
Finalean, Miren Larrarte bidaniarra izango du aurrean aginagarrak eta torneoan bi pilotariek erakutsitako maila ikusita, partida polita bezain estua espero da. Binakako finala ere egun berean jokatuko dute Zabaleta-Gaminde eta Aldai-Mendizabal bikoteek elkarren aurka.