Santuenekoekin batera, udako festen denboraldi amaierako azken jaien egitaraua ere plazaratu dute antolatzaileek. Izan ere, Aginagako San Praixkuen hitzorduen zerrenda kaleratu du bertako jai batzordeak. Aurtengoan, guztira, bost jaiegun izango dituzte, egutegi kontuagatik, denak urrian. Jaiei, gainera.-hala egokitu da aurtengoan-festa egun nagusiarekin ekingo diete; San Praixku egunarekin hain zuzen.
Oilasko biltzaileek biharamunean osatuko dute Aginagako lur eremu zabalean egin ohi duten bira. Haurren Eguna, gazteenarekin batera hilaren 11n ospatuko dute eta, biharamunean, iaz estreinakoz ospaturiko Errioaren Eguna berreskuratu dute baita aurtengorako, berrikuntza nabarmen batekin; azken urteotako etenaldiaren ondotik, trainerilla txapelketa iragarri dute urriaren 12rako. Festa egun handia biziko da, beraz, Orian, piragua, ala eta arraunlarien artean.
Kontzertuak, jan-edana, txapelketak... Denetarik eta denontzat izango da festa urriaren 4tik 12ra Aginagan. Honatx jai batzordeak plazaraturiko egitaraua osorik:
Aginagako jaiak
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginagako sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa plazan.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XL. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Kaleak alaituz, Fanfarrikant.
Bitartean, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina:
-Sarrerak Arraten salgai 30 eurotan helduena eta haurrenak 12 eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Itzal.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.
Urriak 6, igandea
16:00 XLI. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean (izen-ematea: 15:30-16:00 artean).
18:30 Bingo Musikatua zuzenean gaurko eta lehengo abestiak entzunez! Nork eramango ote du saria? Eskola Txiki aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa.
Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.
Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.