Beste urtebetez ontzi bera gidatzen segiko du. Halaxe berri eman du Ondarroa arraun elkarteak azken orduotan. Gizonezko arraunlarien taldea zuzentzen segiko du Iñaki Errastik beste denboraldi batez.
Gogoan izan, 2018. urteaz geroztik aritu da aginagarra Ondarroa zuzentzen baita talde berean arraunlari gisa lehiatzen ere. Aurtengo denboraldia amaitzear duten honetan jakinarazi dute Bizkaiko kostaldeko udalerri horretako arraun elkartetik 2025. urtean klub berean segiko duela Errastik, gizonezkoen taldea Euskal Label Ligarako prestatu eta gidatzen.