Urriaren 4tik 12ra ospatuko dituzte aurtengo San Praixkuak. Nabarmentzekoen artean, iaz arrakasta handia izandako Errioaren Eguna iragarri dute jaien amaierarako. Urriaren 12 horretan, Oria jaien erdigunean kokatuko duen ospakizun horren baitan, gainera, trainerila txapelketa antolatuko dute.
Bi otorduetarako lekua aurrez erreserbatu beharko dela kontuan izan. Batetik, herri afaria egingo dute urriaren 5ean 21:00etan frontoian. Sarrerak Arraten erosi ahalko dira aldez aurretik; 30 eurotan helduen otordukoak eta haurrenak 12 eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan izango dituzte eskuragarri. Bestetik, gazte afaria iragarri dute baita urriaren 11n Atarialde Elkartean. Izena urriaren 4a baino lehen bideratu beharko da Instagramen.
Kontzertuak, jan-edana, txapelketak... Denetarik eta denontzat izango da festa urriaren 4tik 12ra Aginagan. Honatx jai batzordeak plazaraturiko egitaraua osorik:
Aginagako jaiak
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginagako sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa plazan.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XL. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Kaleak alaituz, Fanfarrikant.
Bitartean, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina:
-Sarrerak Arraten salgai 30 eurotan helduena eta haurrenak 12 eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Itzal.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.
Urriak 6, igandea
16:00 XLI. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean (izen-ematea: 15:30-16:00 artean).
18:30 Bingo Musikatua zuzenean gaurko eta lehengo abestiak entzunez! Nork eramango ote du saria? Eskola Txiki aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa.
Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.
Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.