Herri lanei lotutako oharra segidan. Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, Aginagako landa-eremuko bideetako bat asfaltatzen hastera doaz; zehazkiago esanda, Arburu-Tellegindegiko bidean. Lanok ostiralean, irailaren 20an abiaraztekoak direla ohartarazi du Udalak. "Campezo enpresari esleitu zaizkio lanak. Lanen kostua 35.192 eurokoa da (BEZ barne), eta horren %55 (19.355,60 euro) aldundiak landa bideak konpontzeko emandako dirulaguntza batekin finantzatuko da", Udaletik zehaztu dutenez.
Lanok bi egunetan amaitzea aurreikusia dute. Tarte horretan, "lanean ari diren bitartean, erabat
itxita egongo da trafikoarentzat", ohartarazi dute. Lanorduetatik kanpo, bai, bide honetatik igarotzeko aukera egongo da.