Aginagako jaiak

San Praixkuen astean sartu gara

Noaua Aldizkaria 2024ko ira. 30a, 10:04

Aginaga festa giro betean murgilduko den astean sartu gara dagoeneko. Urriaren 4tik 12ra jai izango dute bertan.

Ate joka ditugu jada, uda parteko azken festak; badatoz, Aginagako jaiak ere. Urriaren 4tik 12ra jai izango dute bertan. Bi asteburu horietarako programaturiko ospakizunen artean dira, besteak beste, kontzertu gauak, jan-edanari lotutako hitzorduak, haur jolasak, oilasko biltzaileak, baita iaz estreinakoz antolatu eta biziki arrakastatsua izandako Errioaren Eguna, aurtengoan, duela bost urtetik ospatzen ez zen trainerillen txapelketarekin.

Bi otorduetarako lekua aurrez erreserbatu beharko dela kontuan izan. Batetik, herri afaria egingo dute urriaren 5ean 21:00etan frontoian. Sarrerak
Arraten erosi ahalko dira aldez aurretik; 30 eurotan helduen otordukoak eta haurrenak 12 eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan izango dituzte eskuragarri. Bestetik, gazte afaria iragarri dute baita urriaren 11n Atarialde Elkartean. Izena urriaren 4a baino lehen bideratu beharko da Instagramen.

Honatx jai batzordeak plazaraturiko egitaraua osorik:

Aginagako jaiak
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginagako sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa plazan.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XL. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Kaleak alaituz, Fanfarrikant.
Bitartean, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina: 
-Sarrerak Arraten salgai 30 eurotan helduena eta haurrenak 12  eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Itzal.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.

Urriak 6, igandea
16:00 XLI. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean (izen-ematea: 15:30-16:00 artean).
18:30 Bingo Musikatua zuzenean gaurko eta lehengo abestiak entzunez! Nork eramango ote du saria? Eskola Txiki aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa.

Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.

Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.