Aginagako jaiak

Aginaga bizigarria dela goraipatuko dute San Praixkuen hasieran

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 1a, 13:00

Duela urtebete Kataluniatik Aginagara bizitzera etorritako familiak emango die hasiera aurtengo San Praixkuei.

Aginaga bizigarria dela nabarmentzen duen albistea segidan. Ate joka dituzte San Praixkuak, urriaren 4tik 12ra jai izango dute Aginagan. Ohi bezala, txupinazoa jaurtiz hasiko dituzte bertako festak, ostiral honetan bertan.

Azken urteotan, herritarrak edota eragileak omentzeko baliatu ohi dute jaien hasiera ekitaldia. Aurtengoan; ondoko irudiko familia eta haiek irudikatu edo sinbolizatzen dutena goraipatu nahi dute; Aginaga bizigarria dela.

Izan ere, Kataluniatik Aginagara etorria da bizitzera Lamela-Bernal sendia. Oraintxe urtea egin berri dute bertan. Ospatzeko asmotan ziren, gustura baitaude bertan, lehen unetik bertako komunitatean murgilduak. Urteurrena betetzear dutela heldu zaie Aginagako festei ekiteko gonbita. Ostiral honetan, urriaren 4an, 18:30etan emango diete hasiera ofiziala San Praixkuei, jai batzordeko kideekin batera.

Hiru egun baino ez aurtengo inguruotako festen denboraldiko azken txanpaz gozatzen hasteko. Hemen duzue, jai batzordetik osatu duten hitzorduen eskaintzaren berri:

Aginagako jaiak
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginagako sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa plazan.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XL. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Kaleak alaituz, Fanfarrikant.
Bitartean, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina: 
-Sarrerak Arraten salgai 30 eurotan helduena eta haurrenak 12  eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Itzal.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.

Urriak 6, igandea
16:00 XLI. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean (izen-ematea: 15:30-16:00 artean).
18:30 Bingo Musikatua zuzenean gaurko eta lehengo abestiak entzunez! Nork eramango ote du saria? Eskola Txiki aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa.

Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.

Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.