Aginagako jaiak

Estropadak Aginagako erriora bueltan

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 2a, 12:44

Emakumezkoen eta gizonezkoen trainerila txapelketa jokatuko da urriaren 12an, Aginagako jaien azken txanpan.

Duela bost urte jokatu ziren azkenekoz eta bueltan datoz laster. Estropaden lehiatoki izango da berriz ere errioa etzi abiatuko diren Aginagako jaietan. Izan ere, iaz izugarrizko arrakasta eta ezohiko irudiak utzi zizkigun Errioaren Eguna iragarri dute urriaren 12rako.

Gogoan izan, alan Txokoalderantz nahiz Sarikolarantz paseatu, bestela ikusi ezin den paisaia ezin ederragoez gozatzeko aukera izan zen, piraguan edota arraunean ibiltzearekin batera. Egun hura berreskuratu nahi izan du Aginagako jai batzordeak aurtengo festetarako, baina osagai berri bat txertatuta; trainerilen txapelketa.

Garai batean urtero ospatzen zuten hitzordua, tarteka antolatzekotan geratu ziren. Azken edizioa 2019an egin zuten. Bost urteren bueltanm hilaren 12an jokatuko da berriz lehiaketa hau. Batetik, emakumezkoen bosgarren trainerila txapelketa izango da jokoan Aginagan, gizonezkoen hamaikagarren edizioarekin batera.

Seina talde lehiatuko dira hitzordu honetan. Jai batzordetik aurreratu dutenez, honako hauek:

Emakumezkoen 5. Trainerila Txapelketa
Parte hartzaileak: Orio, Tolosa, San Juan, Hondarribia, Arraun Lagunak, Ondarru.

Gizonezkoen 11. Trainerila Txapelketa
Parte hartzaileak: Hondarribia, Ondarru, Orio, Getaria, San Juan eta Kaiku.

Azken edizioan, 2019koan, bi banderak Oriok etxeratu zituen. Ea aurtengoan nortzuk nagusitzen diren.

Aginagako jaiak
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginagako sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa plazan.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XL. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Kaleak alaituz, Fanfarrikant.
Bitartean, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina: 
-Sarrerak Arraten salgai 30 eurotan helduena eta haurrenak 12  eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Itzal.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.

Urriak 6, igandea
16:00 XLI. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean (izen-ematea: 15:30-16:00 artean).
18:30 Bingo Musikatua zuzenean gaurko eta lehengo abestiak entzunez! Nork eramango ote du saria? Eskola Txiki aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa.

Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.

Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.