Aginagako jaiak

Bi asteburuko festen zurrunbiloan murgiltzear Aginaga

Noaua Aldizkaria 2024ko urriaren 4a

San Praixkuen festa giro betean barneratzera doa Aginaga, ostiral honetan bertan, jaien egun nagusiarekin.

Hemen dira aurtengo festen denboraldiko azken ospakizun egunak; Aginagako jaiak. Bi asteburuko parranda zurrunbiloan barneratzear dira bertan, ostiral honetatik bertatik hasita. Izan ere, urriak 4 izango ditu bihar, Aginagako jai egun nagusia izango da; San Praixku eguna. Horrek bat egingo du aurtengoan, festen hasiera ofizialarekin.

Honako hauek dira Aginagara datozen ospakizunak. Hemen jai batzordeak osatu duen egitarau oparoaren berri:

Aginagako jaiak
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusia.
12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginagako sagardotegian, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin.
18:30 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
19:00 Jon Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilarien saioa plazan.
19:30 Sardina eta sagardo banaketa.
Bitartean, XL. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak.

Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
11:30 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
18:00 Txosna irekiera.
18:30 Kaleak alaituz, Fanfarrikant.
Bitartean, herri poteoa.
21:00 Herri afari bikaina: 
-Sarrerak Arraten salgai 30 eurotan helduena eta haurrenak 12  eurotan. Egunean bertan, 40 eurotan.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Erromeria frontoian: Itzal.
03:00 Dj Jotatxo Eliza Zaharrean.

Urriak 6, igandea
16:00 XLI. Mus Txapelketa Irekia Eliza Zaharrean (izen-ematea: 15:30-16:00 artean).
18:30 Bingo Musikatua zuzenean gaurko eta lehengo abestiak entzunez! Nork eramango ote du saria? Eskola Txiki aurrean.
19:00 Haragi egosi, txorizo eta sagardo banaketa.

Urriak 11, ostirala: Umeen eta Gazteen Eguna
10:00 Umeen jolasen hasiera.
13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa frontoi txikian.
16:00 Puzgarriak frontoian.
17:30 Txokolate goxo-goxoa.
Ondoren, eguraldiak laguntzen badu apar festa eta buruhandi gaizto-gaiztoak bustita eta bero-bero haurrak etxera bidaltzeko. Argi ibili!
19:00 Musikaz girotutako poteoa.
21:00 Gazte afaria Atarialde Elkartean. Izena ematea, urriaren 4ra arte Instagramen.
23:00 Txosna irekiera.
23:30 Kontzertua Eliza Zaharrean: Bide Batez Erromeria.
03:00 Dj Davila.

Urriak 12, larunbata: Errioaren eta Kintoen Eguna
09:30 "Gozatu errioaz":
Uretako ekintzak: piragua, alan paseoak eta arraunean ibiltzeko aukera izango da, musikaz girotuta eta hamaiketakoarekin.
11:45 Trainerila txapelketa.
19:30 Elektropottotte elektrotxaranga.
00:00 Kontzertuak frontoian: Bele, Herenegun.
03:30 DJ ZKNBrothers Eliza Zaharrean.
08:00 Errefus bilketa.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.