Aginagako jaiak 2024

Erromeria giro bizia jaien hasieran

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 5a, 09:03

Rakel Pujanak eta Jon Ostolazak girotu dute festen hasiera Aginagan.

Dantza giro bizian ekin diete Aginagako aurtengo festei. Ostiral arratsalde honetan, bertako plazan jasotako irudiak dituzue segidan. Jaiak ofizialki hasi eta gutxira erromeria giroa nagusitu zen Aginaga erdigunean. Azken urteotan festak girotu izan dituzten Rakel Pujanak eta Jon Ostolazak dantzan jarri zituen San Praixkuen abiatzera joandakoak.