Aginagako jaiak 2024

Hurbileko produktuekin asetu dute jaien hasiera

Noaua Aldizkaria 2024ko urr. 5a, 08:50

Bapo egin dute jaien hasieran Aginagan sardina eta sagardo dastaketarekin.

Jaiei gogotsu ekiteko ezinbesteko hitzordua. Indarberritzeko tartea izan dute ostiral honetako San Praixkuen hasieran Aginagan. Sagardo eta sardina dastaketarekin ekin diete festei. Usain eta zapore ezin ederragoa zerion plazari.

Festen antzera, auzolanaren emaitza izaten da hitzordu hau; belaunaldi ezberdinetako aginagarren talde lanarena. Txupinazoa jaurti berritan hasi ziren sukaldatzen sardinak, topa egiten baita eskuragarri jarri zuten sagardo kupelarekin; laburbilduz, bapo jan eta edanez topa egin zuten aginagarrek festen hasieran, bertako urteko jaiegun nagusian gainera. Izan ere, San Praixku egunez abiatu dituzte aurtengo festak.