Egunsentian abiatu dira etxez etxeko bira luzean. Ordu luzeetako dantza saio eta kalejirari bide eman diete Aginagako jaien baitan antolatu diren oilasko biltzaileetan. Hamarkada luzeetako usadioa berritu dute beste behin, festa giroa Aginagaren eremu zabaleko bizilekuetara hedatuta.
Eguerdian, gainera, belaunaldi gazteago eta helduagoak batu zaizkie Mapilen. Belaunaldi arteko topagunea izan dira beste behin Aginagako oilasko biltzaileak. Denek batera osatu dute goizaldean abiatutako bidearen amaiera. Kaxkoan barrena egindako azken metroak dantza giroan egin dituzte etxe atariz atari. Atari batean baino gehiagotan irten zaizkie bizilagunak jan edana, laguntzatxoa eskaintzera. Trukean, festa giroa izan dute bizileku parean.
Agerian utzi dutenez, ohitura honen soka ez da berehalakoan etengo.