Aginagako jaiak 2024

Punteria finena erakutsi dute toka txapelketan

Noaua Aldizkaria 2024ko urriaren 5a

Toka txapelketan duten trebetasuna plazaratu zuten Aginagako jaien hasieran.

Jan-edanarekin batera, lehiatzeko aukera izan zuten ostiral iluntzean Aginagan, jaiak hasi bezain laster hain zuzen. Tokarako duten trebetasuna agerian utzi zuten frontoian antolaturiko txapelketan. Kontzentrazio maila altuarekin eta punteria fin askoarekin parte hartu zuten aginagarrek eta bisitariek afalaurreko lehia hartan: